miércoles, 17 de diciembre de 2008

VENUSEN JAIOTZA



EGILEA: Sandro Botticelli

DATA: 1484

GAUR EGUN: “Uffizi” Galeria, Florentzia - Italia


Mitologiak dionez, Venus, maitasunaren jainkosa, Urano jainkoaren zakiletik jaio zen, bere seme Kronosek moztua eta geroago itsasora botata. Orduan obraren izenburua ez dela zehatza esan daiteke, bertan Venus malkor baten gainean hondartza batera iristen ikusten baita.


“Venusen jaiotza” Botticelliren obretatik ezagunena da. Médici familiaren kide baten enkargua izan zen, beren jauregi bat apaintzeko. Mitologiak dioenez, Venus, maitasunaren jainkosa, Urano jainkoaren zakiletik jaio zen, bere seme Kronosek moztua eta geroago itsasora botata.


Egileak irudikatzen duen unea, jainkosaren jaiotzaren ondoren, Citera uhartera iritsiera da. Venus obraren erdian agertzen da maskor handi baten gainean; bere ilaje-horiek atal intimoak estaltzen dizkiote eta bere eskubiko besoarekin bularra tapatzeaz arduratzen da.


Ezkerretara obraren beste bi pertsonaiak irteten dira. Bata, Cefiro (Mendebaldeko haizearen Jainkoa) eta bere ondoan Kloris. Itsas haizearen ninfa eta Céfiroren emaztea da. Cefiro eta Kloris oso estu besarkaturik, elkartasuna eta batasuna irudikatzen dute. Beraien inguruan larrosak erortzen dira. Ninfa batek hondartzan itxaroten dio, mantu gorri batez estaltzeko.

No hay comentarios: