miércoles, 17 de diciembre de 2008

ISPILUKO VENUS





EGILEA: Diego Velazquez



DATA: 1647-1651 Inguruan



GAUR EGUN: National Gallery, Londres – Reino Unido



Ispiluko Venus Diego Velazquez pintore espainarraren obra ezagunenetako bat da. Estiloa Barroco espainiarra da, XVII. Mendea. Obra egin zen urtea ez dago oso garbi, baina badakite 1648 eta 1651 urteen bitartean egin zela.


Velazquezek biluzik emakume bat marrazten duen aldi bakarra da. Kuadroan, Venus, maitasunaren jainkosa ikus daiteke. Etzanda eta biluzik, Cupido bere semeak eusten duen ispilu batean irudikatuta.


Eszenak erotismo, sentsualitate eta apaintasun handia du. Erotismoa kortinen kolore gorriarengatik eta gorputzen arroxarengatik dator.


Rubens eta Tizianoren obrak hartu zituen Velazquezek erreferentizatzat. Tizianoren Danae edo Rubensen Ispiluko Venus gogorarazten ditu obra honek.


Obra Londresko National Galleryn dago ikusgai. 1914n sufragista ingeles batek zazpi labankada eman zizkion. Zorionez, gaur egun, obra oso-osorik mantentzen da.

No hay comentarios: