miércoles, 17 de diciembre de 2008

BOTEROren Venus





EGILEA: Fernando Botero



DATA: 1989 inguru



GAUR EGUN: Museo de Antioquia, Medellin – Kolonbia



Fernando Botero pintore, eskulturgile eta marrazkigile kolonbiarrak ere irudikatzen du Venus; bai eskulturan ( Venusen seriea izeneko obretan ), bai eta hainbat pinturetan. Beti ere bere estilo berezia alde batera utzi gabe.



Kasu honetan ohe baten aurrekaldean irudikatzen du eszena. Bertan, Venus ikus daiteke biluzik. Boteroren obretan ohikoa den gorputzen desproportzioa ere dago ikusgai. Zapata gorri batzuk ditu soilik eta lore bat eskuan. Beran, eskubialdera, Kupido ikus daiteke. Betiko objetuekin dago: hegoak eta arkua, baina kasu honetan Boterok egin duenez, normalean baino gizenago.



Erabiltzen duen pintura teknika pintzelada itxia da, irudi eta ertz markatuekin. Nahiz eta pintura estilo hau gustatzen ez zaienen kritikak jaso, obrarekin Greziako eta Erromako kultura klasikora hulbildu nahi izan du.


No hay comentarios: