miércoles, 17 de diciembre de 2008

AFRODITA ZISNEAN





EGILEA: Pistoxenoseko pintorea


DATA: 480 K. o.


GAUR EGUN: Britaniar Museoa, London – Erresuma Batua


Plater batean irudikatua ere izan zen Afrodita. Pistoxeneko pintoreak marraztu zuen kilix (antzinako Grezian erabiltzen ziren ontziak) batean.


Bertan, Afrodita ikus daiteke zisne baten gainean hegaka lore batekin eskuan. Jainkosa zeruaren nolabaiteko erregina dela adierazi nahi du eta zerura bidean doala hegaka. Afroditaren soinekoa eta irudien ertzak gorriak dira eta dena fondo txuri batean gauzatzen da. Erabiltzen den teknika polikromia da.


Kilix preziatu honen aurkikuntza Camirosen (Rodas) egin zuten 1992. urtean. Antzinako lapida batzuen aurkikuntzari esker, aztertzen hasi ziren eta antzinako zibilizazio baten gunea zela konturatu ziren. Geroztik, garai hartako hainbat objetu eta obra aurkitu dituzten gune horrtean. Gehienak, Londoneko Britaniar Museoan daude ikusgai.

No hay comentarios: