
Egilea: Gustav Klimt
Data: 1898
Lekua: Historisches Museum der Stadt Wien
Ezaugarriak:
Pintura hau, olioa mihise baten gainean dago eginda. Mihisea karratua da, eta marko metaliko batekin dago markoztatuta. Markoa Georg Klimt-ek egin zuen, Gustav-en anaiak.
Klimt-ek Atenea aurkezten digu, bere urre-koloreko armadurarekin jantzita, eta kasko greko bat darama. Atenak daraman kaskoak masailak eta sudurra babesten dizkio. Bere ezkerreko eskuarekin lantza bat ari da eusten eta eskubikoarekin berriz estatua txiki bat ‘Nuda Veritas’ izenekoa.
Bere ilearen artean Medusaren burua ikus daiteke. Medailioi batean irudikatuta dago, Medusak bere etsaiak harri bihurtzeko gaitasuna zuelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario