.jpg)
EGILEA: Praxiteles
DATA: K.a. 360 urtearen inguruan
GAUR EGUN: Jatorrizko obra desagertu egin zen
K.a. IV. mendearen erdialdean egina, Praxíteles-en eskulturarik esanguratsuena da Cnido-ko Venus-a. Garai hartan maitasunaren jainkosa beti jantzita irudikatzen zen eta artelan hau jainkosa baten lehen biluzia izateaz gain, Antzinaroko emakumezkoaren lehen biluzia izango da. Horregatik, kritika handiak jasoko ditu eskultoreak, baina garaikideengandik mirestua ere izan zen.
Praxiteles maisuak Afrodita edo Venus jainkosa bainu bat hartu ondoren irudikatzen du, ezker eskuarekin oihal bat eusten duela, inork ikusi ezingo balu bezala. Dirudienez, Praxiteles-en artelan guztien antzera, polikromatua izan zen Cnido-ko Venusa.
Jatorrizko obra Nikako matxinadan, Constantinoplako hirian, gertatutako sute batean desagertu zen. Erromatar kopia onena Vatikanoko Erakustokietan gordetzen da. Zango bakarra du ezarria lurrean, bestea tolestua du; horrela, Praxiteles-en S-a deritzon oreka kontrajarria agertzen du irudiak. Emakume ederraren eredu perfektua da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario