
EGILEA: Tiziano Vecellio
DATA: 1553-1554
GAUR EGUN: Prado Museoa, Madril - Espainia
Venus eta Adonis, Tizianok 1553 eta 1554 urteen bitartean marraztutako kuadradoa da eta Madrileko Prado museoan dago ikusgai. Obrak, Ovidiok bere Metamorfosis ospetsuetan jasotako pasarte bat irudikatzen du.
Mitologiak dioenez Venus eta Pertsefone, Adonisetaz maiteminduta zeuden. Arazoa konpontzeko, Zeusek, Adonisek urtearen heren bat Venusekin bizitzea, bestea Pertsefonerekin eta gelditzen dena nahi zuenarekin erabaki zuen. Baina, bi herenak Venusekin igarotzen zituen. Orduan, Pertsefonek, sentitzen zuen amorruarengatik, ehizatzera zihoanean basurde bat bidali zion, geroago heriotza eragingo ziona. Irudikatzen den unea, ehizatzera joan baino lehenagokoa da. Bertan, jainkosa, Adonis geldiarazten saiatzen da eta honek begirada xamur bat eskaintzen dio. Txakurrek eta Kupidok, atzealdean, eszena osatzen dute. Dena giro librean eta zeru ekaiztsu baten azpian igarotzen da. Bi irudien gorputz-jarrerek esfortzua adierazten dute eta honek dramatismoa gehitzen dio irudiari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario