Atenea (Minerva erromatarrentzako) gerraren, arte eta lanbideen, eta hiriaren babeslea zen grekoentzako nagusiki, baina erromatarrek beste ezaugarri bat esleitu zioten: jakintzaren jainkosa.
Baita ere, zientziaren, artisautzaren, literaturaren eta filosofiaren jainkosa da. Atenea gerraren jainkosa zen baina gerra ez zitzaion gustatzen, eta bere talentua pakearen artetan eskaintzen zuen. Beti gatazkak konpontzen ahalegintzen zen, eta gatazkan sartzerakoan inoiz ez da garaitua.
Ateneari Palas izena ematen zaio, mitoak dioenez Palas izeneko jainkosa zahar batek beretaz arduratu zelako.
Atenearen jaiotza oso berezia izan zen. Gea eta Uranok bere biloba Zeusi jakinarazi zioten bere emaztea, Metisek ume bat eduki behar zuela eta honek bera destronatuko zuela. Orduan, Zeusek Metis irentsi zuen. Baina denbora igaro ahala, Zeusek buruko min handia zuen eta Hefestok mailu batekin jo zion buruan. Buruko ebakitik Atenea atera zen guztiz jantzita, armatuta eta hazita.

Ateneak normalean, ez zituen gatazka asko beste jainkoekin baina ezagunena bere osaba Poseidonekin eduki zuena da. Orain dela denbora asko, atenastarrak hiri bat eraiki zuten eta nahi zuten jainko batek beraien hiria babestea. Bi jainkoek betebehar hori nahi zuten, horretarako lehenengo Poseidonek, bere trikuhortzarekin harri bat jo zuen eta bertatik ur gaziko ibai bat atera zen, baina atenastarrak ez zeuden ados beraien lurrak hondatu egingo zirela pentsatzen zutelako. Ateneak, beste harroka bat jo zuen bere lantzarekin eta bertatik olibondo bat atera zen. Atenastarrak ados zeuden horrekin eta horregatik da Atenea hiriaren babeslea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario