
Afroditaren jaiotzaren mitoa
Afrodita maitasunaren, emakumearen edertasunaren eta ezkontzaren jainkosa da. Hainbat mitoetan da protagonista baina bere jaiotzarena da interes gehiena pizten duen gertakizuna.
Mitologiak dioenez, Gea eta Urano (Lurra eta Zerua) elkartzean hiru ziklope eta sei titan indartsu jaio ziren. Titanen indarrak mesfidantza eta beldurra eragiten zituzten aita Uranori. Urano titanek aginpidea kendu eta bere tokia hartuko zutela beldur zen. Beraz, jaio ahala, ama Gearen erraietan bizitzera behartu zituen, eurengantdik babesteko asmoz.
Geak, asaldaturik eta izuturik, semeei laguntza eskatu zien, aitaren gaiztakeriagatik mendeku hartzeko. Kronosek, titanetako batek, lagunduko ziola hitzeman zion.
Kronosek sega hartu eta zakila moztu zion aitari. Ebakitako zatiak, odola zeriola, lurrera erori eta ernaldu egin zuen Gea. Hortik sortu ziren erraldoiak ea ninfak. Kronosek zakila itsasora bota zuen, eta sortu zen aparretatik Afrodita jaio zen. Hainbat obra daude une hau irudikatzen dutenak.
Jainkosak beti izan du artean errepresentazio garrantzitsua. Hainbat pintoreen musa eta eskulturgile askoren inspirazio izan da. Gehienetan biluzik edo arropa gutxirekin azaldu ohi da, bere izenarekin lotuta doan sentsualitatea baztertu gabe.