jueves, 14 de mayo de 2009

TRAZADURA

Arkeologia-indusketen bidez aurkitu diren hiriak aztertuz gero, garbi ikusten da hirigintza-plano bera zutela: lauki-sare moduko bat, ia perfektua. Trazadura mota horretan, kaleak elkarzutak dira, eta etxadi karratuak edo angeluzuzenak eratzen dituzte, latinez `insulae´ deituak. Teknikoki trazadura mota honi ortogonala deitzen zaio.
Trazadura guztia bi kale nagusitan oinarritzen zen; ardatz moduko bi kale horiek hiriaren erdian guruzatzen ziren. Bi kale horietako lehena (dekumanoa) ekialdetik menbaldera trazatzen zen. Beste kalea (kardoa) lehen kale horrekiko zut trazatzen zen.



Pompeiako hiria erakusle argi bat da erromatar hirien kaleak nolakoak ziren ikusteko. Kaleak tamaina eta forma desberdinetako harrizko-bloke handiz eginak daude. Kale batzuetan harriak galtzada gurutzatuz daudela ikus daiteke, puntu horretan pasabidea isteko.
Gainera, ohikoa da, kalearen alde batetik bestera harri handi batzuk ikustea euria egiten zuenean gainetik ibiltzeko eta ez bustitzeko. Harri batetik bestera nahikoa tartea zegoen ibilgailuak pasatzeko.



Hirian zegoen trafikoaren erakusle argi bat da, lurrean aurkitu dituzten gurpilen aztarnak. Kalearen bi aldeetan espaloiak zueden. Luxuko etxeen parean espaloiak zabalagoak eta material hobeagoarekin (zeramika eta kare masa bat) eginak izaten ziren. Beste leku askotan, egurrezko makilak jartzen ziren etxeen aurrean.


No hay comentarios: