jueves, 28 de mayo de 2009

Eraikin publikoak: ANFITEATROA


Ponpeiako Anfiteatroa K.a. 80. urtean eraiki zuten Quintus Valgus eta Marcus Porcius magistratuek. Gure garaietara iritsi den anfiteatrorik zaharrena da eta horregatik interes handia pizten du bere arkitekturak. Oso ondo kontserbatu da eta barrualdera garai hartako galerietatik sar gaitezke.

Barrualdean gaudenean, anfiteatroaren elipsis perfektuak ikus daiteke, 135 metroko luzera duena. 20.000 pertsona egon zitezkeen gradetan. Bero handia egiten zuen egunetan, ikuskizunak irauten zuen bitartean, ikusleei ura botatzen zitzaien freskatzeko.


Harea, 2m-ko gordeleku batez inguratuta zegoen, jatorrian, pinturaz apainduta egoten zen eta pintura haietan gladeadoreen eta piztien arteko borrokak irudikatzen ziren.

Gradaren ‘cavea’ , pertsonai garrantzitsuentzat ziren. Honela zeuden banatuta: Lehenengo lau lerroak, erdialdean zeuden eta tarima zabal batzuk ziren eta bertan ohorezko eserlekuak zeuden. Ekialdeko eserlekuak dekurionentzat zeuden eta mendebaldekoak ikuskizunaren patrozinadorearentzat. Grada guztietan ez zeuden harrizko eserlekuak, batzuk egurrezkoak ziren.

Linozko izara moduko batek, eguzkitik babesten zituen ikusleak. Izara hori bi makilez eutsita zegoen eta parapetoaren kanpoko aldean zegoen kokatuta.



Anfiteatroan, piztien artekok borrokak egiten ziren (venationes) eta gladiadoreen arteko borrokak (munera). Ikuskizunak herriko gizon garrantzitsuek babesten zituzten eta beraiek ikuskizun hori propaganda egiteko erabiltzen zuten.Ponpeiako hormetan oso ohikoak dira ikuskizunen iragarkiak ikustea. Anfiteatroko gladiadoreak, gerrako presoak edo esklaboak izaten ziren.

No hay comentarios: