Foroa, hiriko eraikuntza bat eta Ponpeiako bizitza komertzialaren gune garrantzitsua zen. Leku nahiko zabala eta irekia zen, laukizuzen formakoa. Bere hiru aldeetan zutabeak zeuden eta beste aldean Jupiter-en Tenplua, bere inguruan eraikuntza publiko batzuk aurkitzen ziren.
Azalera libreko 143m zituen eta 38m-ko luzera eta harriz galtzadatuta zegoen. Bertan enperadorearen eta bere familiaren estatuak zeuden edo pertsonai garrantzitsu batenak.
Ohikoa zen foroan mahiak edo aulkiak ikustea, bertan saltzaileak beraien produktuak eskaintzen zituztelako jendeari. Saltzaileak, azalera librearen ertzetan jartzen ziren, zutabeen ondoan. Euria egiten zuenean, arkupeetara joaten ziren.
Foroan, tabloi batzuk zeuden eta bertan garaiko albisteak jartzen ziren jendeak irakurtzeko. Adibidez, azkeneko hauteskundearen emaitzak, ikuskizunen datak. Jendeak, tabloiak erabiltzen zituen beraien kexak jartzeko edo beraien dendako publizitatea egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario