Mendeak igaro ahala aldatuz joan arren, eskema berari eutsi dio:

- Erdigunean, lauki formako barruko atari bat zegoen (atrium) eta haren inguruan etxeko beste gelak egoten ziren.
- Etxearen kanpoko aldeko lau hormak pezozkoak edo kareorezkoak izaten ziren eta leiho gutxi zituzten.
- Geletako teilatua barruko aldera egoten zen okertua eta atariaren erdiko aldea estali gabe egoten zen. Leku ireki horrek (compluvium) zuen izena eta bertan euri-urak jasotzen ziren. Compluvium-ean jasotako urak kanalizazio batzuetakik zisternara eramaten ziren eta eguneroko zereginetan erabiltzeko gordeta izateko.
- Erdigune horri atxikita beste eraikin batzuk egoten ziren: negoziorako lokalak, bezeroak hartzeko gelak, baratze bat, lorategia...
- Etxearen leku garrantzitsu batean horma-hobia egoten zen eta han jainko-jainkosen irudiak egoten ziren. Etxeko erlijio-kultua egiten zen (lararium).
- Etxeko leku bazterretan komuna eta bainugela egoten ziren (latrina) Termen egitura zuten baina eskala txikian.
- Zutabez inguraturiko barruko lorategi bat gehitu zioten (peristylum) , iturriz eta estatuaz apainduta.
- Beste gela batzuk ere bazeuden: atseden hartzeko gelak (cubicula)
No hay comentarios:
Publicar un comentario