jueves, 28 de mayo de 2009

Eraikin publikoak:BASILIKA

Basilika, ponpeiako eraikin nagusiena eta haundiena da. K.a II mendean eraiki zuten foroaren hego-mendebaldean dago kokatua. 55-24 metroko oin errektangularra zuen eta sarreran atarpe bat zuen, plazaren neurri berdinekin egina. Beste bi sarrera zituen, basilikaren eskinean kokatuak. Barrukaldea hiru zatitan edo nabetan banatzen zen. Erdiko zatia, handiena zena, izkutuz egindako zutabez beteta zegoen. Beste zatien edo zati ertainean, joniar zutabeak zeuden eta zati motzenak podio antzeko egitura bat zuen bertako epaile eta agintarientzako.
K.O 62 an gertatu zen lurrikaren ondorioz eraikina albo batera utzi zuten.




BASILIKAREN EZAUGARRIAK


Hainbait elementu ditu:


- Atrium: sarrerako patioa gune publikoa dugu,
karratua, arkupez inguratua eta estalkirik gabekoa. Harrera gunea zen eta jende guziari, erlijio guziei, irekia.

- Iturria:
berpiztearen sinbologia hartzen du. Uraren bidez erlijioaren partaide bihurtzen du. Garbiketa egiteko erabiltzen zen.

- Nartex: zeharkako gune edo aretoa da. Eraikinaren
fatxadaren aurrean dago eta bertan basilikan sartzeko ateak ditugu. bere funtzionalitatea katekumenoak honetara ateratzen dira meza entzutera. Hau gune erdi-publikoa da. Honen ondoren, ateak datoz, emakume eta gizonentzat ezberdinak direnak.

- Fatxada: leiho eta baoak eraikitzen dira argia sartzeko. Honi esker jakin dezakegu gehienetan zenbat nabe dituen.

- Nabeen gunea: laukizuzena da eta basilikaren gorputza da. Nabeetan antolatzen da eta beti zenbaki bakoitietan jartzen dira. Erdikoa da nagusia, garaiena eta zabalena. Alboko nabeak beheragoak eta estuagoak dira. Nabeak banatzeko, euskarriak ditugu:
zutabe eta pilareak. Pilareen gainean arkuteria edo sistema arkitrabatua edo ataburuduna jartzen dira. Erdi puntuko arkuak erabiliko dira. Ez ziren gangatzen, nahiz eta garai haietan eraikin guziak egin. Estalkia lau eta egurrezkoa zen. Kruzerorik ez da eraikitzen geroago arte eta orduan gurutze latino edo grekodun oinplanoak erabiliko dira.

- Septum: nabe nagusitik gurutzadurara pasatzeko jartzen da eta garaipen arku itxura du.

- Pergola: basilika batzuetan aldare aurrean barrera bezala jartzen da.
Eukaristia hain sakratua denez, jendeak ezin zuen ikusi. Zentzu misteriosoa ematen zion. Septumaren ondorengo guneak, pribatuak dira.



- Aldarea: gune garrantzitsuena da. Orokorrean mahai itxura zuen eta bere hankak stipiteak ziren.. Batzuetan aldareari garrantzi gehiago emateko tenplutxo bat jartzen zen: baldakina.

- Ambon: pulpitua irakurketa egiteko

- Absidea: gune zirkularra, apaizen gunea zen eta era hierarkiko batean jarrita dago.

- Cathedra: absidearen zentroan kokatzen den eserleku berezia da: gotzainaren tokia. katedra honen inguruan subsellia deituriko aulkiteria dago beste apaizak esertzeko.

- Pastophoriae gunea: V. mendean ekialdean, absideen alboetan dauden bi gela dira. Hauen funtzioa laguntzailea da.

Basilikaren informazio guztia hemendik atera dugu

No hay comentarios: