jueves, 28 de mayo de 2009

ETXEBIZITZA-BLOKEAK


Jende arrunten etxebizitzak-gehiengoak zirela-luxuzkon kontrakoak ziren. Alkilerren bizi ziren sei solairu edo gehiagoko apartamentu-blokeetan eta bloke horiek atxadi osoak hartzen zituzten “insula” izenekoa.

Solairuetara eskailera aldapatsu batzuetatik igotzen ziren eta askotan ibiltzen ziren gora eta behera. Etxebizitzek txikiak eta argi gutxikoak izateaz gain, ez zuten urik. Komunak denetzako izaten ziren eta beheko solairuan egoten ziren. Beheko solairu horretan negozioak jartzen ziren eta jabeak lokalaren gaineko solairuartean bizi ohi ziren.
Garai hartako materialak eta eraikuntza-teknikak ez ziren onak. Beraz, etxebizitzetan zarata handia izaten zen eta etxeak askotan su hartu eta behea jotzen zuten.

TERMAK

Erromatarren garaian, ia etxe guztietan zegoen bainugela bat (balneum), eta bainugelarik ez zuena bainuetxe publikoetara joan zitekeen, hiri nagusi guztietan baitzeuden. Bainuetxe batzuk partikularrek eraikitzen zituzten, negozio gisa ustiatzeko (balnea meritoria); beste batzuk Estatuak eraikitzen zituen, eta handiagoak eta luxuzkoagoak izaten ziren: termak.
Ponpeian hiru terma nagusia aurkitu dituzte:



TERMA STABIANAK



Via Stabiana eta Via dell’Abbondanza gurutatzen dira tokian, aurkitzen dira Terma Stabianak, hirian dauden zaharrenak, IV. mendekoa K.a. Termek zaharberritze prozesu asko izan dituztela ikusten da, azkena 62. urte inguruan. Bi ataletan banatuta zegoen: maskulinoa eta femeninoa. Kalefazio sistema sofistikatu bat zuen: aire beroa zoruaren azpitik eta hormetatik igarotzen zen.
Atal maskulinoa nahiz femeninoa janzteko gela bat zuten (apodyrium), gela bat ur epeleko pistinarekin (tepidarium) eta beste bat ure beroarekin (calidarium). Gainera beste instalazio batzuk ere bazeuden: gimnasio bat eta pistina handi bat aire librean igeri egiteko.


TERMA ZENTRALAK

Terma zentralak handituak izan ziren 62an izandako terremotoaren ondoren eta 79ko oraindik ez zeuden guztiz bukaturik. Gizonentzat bakarrik eginak ziren. Ez zuten frigidarium-ik, baina beste termak ez zuten zerbitzu bat zeukaten: laconicum-a. Sauna moduko bat lurrun bainuak hartzeko haize bero eta lehorrarekin. Bere argitasun eta bolumenarengatik, eta baita ere bere ginasio handi eta eginiko material onengatik, hiri handietako termekin parekatu daiteke, Erromakoekin adibidez.



FOROKO TERMAK

Foroko termak hiriko handienak izateaz gain, interes handikoak dira daukan dekorazio dotorearengatik eta calidariumaren eta gizonezko atalean dagoen tepidariumaren egoera onaregatik.

Bi korredorek apodyterium-a frigidarium-a elkartzen dituzte. Tepidariumaean K.a. lehen mendeko iztuku mehe bat aurkitzen da. Terma hauetan ere, sutontzi handi bat aurkitzen da lekua berotzeko balio zuena. Tepidariumetik bainu epeletara joan daiteke zuzenean (calidariumera). Gela honek bi bainera ditu: alveus eta labrum.


Eraikin publikoak:BASILIKA

Basilika, ponpeiako eraikin nagusiena eta haundiena da. K.a II mendean eraiki zuten foroaren hego-mendebaldean dago kokatua. 55-24 metroko oin errektangularra zuen eta sarreran atarpe bat zuen, plazaren neurri berdinekin egina. Beste bi sarrera zituen, basilikaren eskinean kokatuak. Barrukaldea hiru zatitan edo nabetan banatzen zen. Erdiko zatia, handiena zena, izkutuz egindako zutabez beteta zegoen. Beste zatien edo zati ertainean, joniar zutabeak zeuden eta zati motzenak podio antzeko egitura bat zuen bertako epaile eta agintarientzako.
K.O 62 an gertatu zen lurrikaren ondorioz eraikina albo batera utzi zuten.




BASILIKAREN EZAUGARRIAK


Hainbait elementu ditu:


- Atrium: sarrerako patioa gune publikoa dugu,
karratua, arkupez inguratua eta estalkirik gabekoa. Harrera gunea zen eta jende guziari, erlijio guziei, irekia.

- Iturria:
berpiztearen sinbologia hartzen du. Uraren bidez erlijioaren partaide bihurtzen du. Garbiketa egiteko erabiltzen zen.

- Nartex: zeharkako gune edo aretoa da. Eraikinaren
fatxadaren aurrean dago eta bertan basilikan sartzeko ateak ditugu. bere funtzionalitatea katekumenoak honetara ateratzen dira meza entzutera. Hau gune erdi-publikoa da. Honen ondoren, ateak datoz, emakume eta gizonentzat ezberdinak direnak.

- Fatxada: leiho eta baoak eraikitzen dira argia sartzeko. Honi esker jakin dezakegu gehienetan zenbat nabe dituen.

- Nabeen gunea: laukizuzena da eta basilikaren gorputza da. Nabeetan antolatzen da eta beti zenbaki bakoitietan jartzen dira. Erdikoa da nagusia, garaiena eta zabalena. Alboko nabeak beheragoak eta estuagoak dira. Nabeak banatzeko, euskarriak ditugu:
zutabe eta pilareak. Pilareen gainean arkuteria edo sistema arkitrabatua edo ataburuduna jartzen dira. Erdi puntuko arkuak erabiliko dira. Ez ziren gangatzen, nahiz eta garai haietan eraikin guziak egin. Estalkia lau eta egurrezkoa zen. Kruzerorik ez da eraikitzen geroago arte eta orduan gurutze latino edo grekodun oinplanoak erabiliko dira.

- Septum: nabe nagusitik gurutzadurara pasatzeko jartzen da eta garaipen arku itxura du.

- Pergola: basilika batzuetan aldare aurrean barrera bezala jartzen da.
Eukaristia hain sakratua denez, jendeak ezin zuen ikusi. Zentzu misteriosoa ematen zion. Septumaren ondorengo guneak, pribatuak dira.



- Aldarea: gune garrantzitsuena da. Orokorrean mahai itxura zuen eta bere hankak stipiteak ziren.. Batzuetan aldareari garrantzi gehiago emateko tenplutxo bat jartzen zen: baldakina.

- Ambon: pulpitua irakurketa egiteko

- Absidea: gune zirkularra, apaizen gunea zen eta era hierarkiko batean jarrita dago.

- Cathedra: absidearen zentroan kokatzen den eserleku berezia da: gotzainaren tokia. katedra honen inguruan subsellia deituriko aulkiteria dago beste apaizak esertzeko.

- Pastophoriae gunea: V. mendean ekialdean, absideen alboetan dauden bi gela dira. Hauen funtzioa laguntzailea da.

Basilikaren informazio guztia hemendik atera dugu

Eraikin publikoak: ANFITEATROA


Ponpeiako Anfiteatroa K.a. 80. urtean eraiki zuten Quintus Valgus eta Marcus Porcius magistratuek. Gure garaietara iritsi den anfiteatrorik zaharrena da eta horregatik interes handia pizten du bere arkitekturak. Oso ondo kontserbatu da eta barrualdera garai hartako galerietatik sar gaitezke.

Barrualdean gaudenean, anfiteatroaren elipsis perfektuak ikus daiteke, 135 metroko luzera duena. 20.000 pertsona egon zitezkeen gradetan. Bero handia egiten zuen egunetan, ikuskizunak irauten zuen bitartean, ikusleei ura botatzen zitzaien freskatzeko.


Harea, 2m-ko gordeleku batez inguratuta zegoen, jatorrian, pinturaz apainduta egoten zen eta pintura haietan gladeadoreen eta piztien arteko borrokak irudikatzen ziren.

Gradaren ‘cavea’ , pertsonai garrantzitsuentzat ziren. Honela zeuden banatuta: Lehenengo lau lerroak, erdialdean zeuden eta tarima zabal batzuk ziren eta bertan ohorezko eserlekuak zeuden. Ekialdeko eserlekuak dekurionentzat zeuden eta mendebaldekoak ikuskizunaren patrozinadorearentzat. Grada guztietan ez zeuden harrizko eserlekuak, batzuk egurrezkoak ziren.

Linozko izara moduko batek, eguzkitik babesten zituen ikusleak. Izara hori bi makilez eutsita zegoen eta parapetoaren kanpoko aldean zegoen kokatuta.



Anfiteatroan, piztien artekok borrokak egiten ziren (venationes) eta gladiadoreen arteko borrokak (munera). Ikuskizunak herriko gizon garrantzitsuek babesten zituzten eta beraiek ikuskizun hori propaganda egiteko erabiltzen zuten.Ponpeiako hormetan oso ohikoak dira ikuskizunen iragarkiak ikustea. Anfiteatroko gladiadoreak, gerrako presoak edo esklaboak izaten ziren.

LUXUZKO ETXEAK: DOMUS ETXEA

Erromatarrek etxebizitza mota berezia sortu zuten: ‘domus’ . Inperio osoan sortu zituzten eta hirietara zabaldu zuten.

Mendeak igaro ahala aldatuz joan arren, eskema berari eutsi dio:



- Erdigunean, lauki formako barruko atari bat zegoen (atrium) eta haren inguruan etxeko beste gelak egoten ziren.

- Etxearen kanpoko aldeko lau hormak pezozkoak edo kareorezkoak izaten ziren eta leiho gutxi zituzten.

- Geletako teilatua barruko aldera egoten zen okertua eta atariaren erdiko aldea estali gabe egoten zen. Leku ireki horrek (compluvium) zuen izena eta bertan euri-urak jasotzen ziren. Compluvium-ean jasotako urak kanalizazio batzuetakik zisternara eramaten ziren eta eguneroko zereginetan erabiltzeko gordeta izateko.

- Erdigune horri atxikita beste eraikin batzuk egoten ziren: negoziorako lokalak, bezeroak hartzeko gelak, baratze bat, lorategia...

- Etxearen leku garrantzitsu batean horma-hobia egoten zen eta han jainko-jainkosen irudiak egoten ziren. Etxeko erlijio-kultua egiten zen (lararium).

- Etxeko leku bazterretan komuna eta bainugela egoten ziren (latrina) Termen egitura zuten baina eskala txikian.

- Zutabez inguraturiko barruko lorategi bat gehitu zioten (peristylum) , iturriz eta estatuaz apainduta.

- Beste gela batzuk ere bazeuden: atseden hartzeko gelak (cubicula)




jueves, 14 de mayo de 2009

Eraikin publikoak: TEATROA


Ponpeian, K.a. V mendean bazegoen eraikuntza bat ikuskizunak egiteko. Bere estruktura oso sinplea zen eta lurraren ohiko aldaparekin eginda zegoen eta eszenatokia egurrez eginda zegoen. Mendeak aurrera igaro ahala zaharberritu egin zuten behin baino gehiagotan.

Ponpeiako teatroan, ‘cavea’, estalitako pasabide batek eusten zuen. Hegaletan, tribunaliak zeuden pertsona garrantzitsuentzako gordeta. Orkestaren planoa, ikusleentzako zuzenduta zegoen. Eszenatokia, palko baxu bat zen eta bertan antzezten zen. Eszenatokian foro bat zegoen, foroan, horma-hobi bat, tenpletea eta hiru ate handi zeuden jauregi bateko aurrealdearen antzekoak, zutabeak eta estatuak egitura apaintzeko.

Teatroan, bost mila ikusleentzako tokia zegoen. Eszenatokiaren atzealdean, lauki formako gune bat zegoen arkupez inguratuta eta bertan ikusleak babesten ziren eguraldi txarra eginez gero.

Teatrotik gertu, ‘Odeon’ izeneko eraikuntza zegoen. Txikiagoa zen eta arte-emanaldietarako erabiltzen zen, adibidez, musika-entzunaldiak, poesia-errezitaldiak, mimoak... Mila ikusle baino gutxiago sartzen ziren bertan.

NOLA DESAGERTU ZEN HIRIA

Vesubio sumendiak Campaniako eskualdea du azpian, Napoliko golkoaren ertzean. K.o. 79.urtean, abuztuaren 24ko goizean erupzioan sartu zen.

Leherketaren ondorioz, apar-harri bihurtuko zen laba, hautsa eta errautsak bortizki jaurtitzen hasi zen, eta ordu gutxitan, Ponpeia hiria estali zuen.

Era berean, mugimendu sismikoak izan ziren ordokian eta itsasoan, eta iluntasunak, gau beltza bera baino beltzagoak, eskualde osoa hartu zuen. Errauts-hodeia Erromaraino heldu zen.

Erupzioak lau egun iraun zuen. Ponpeia zenbait metro apar-harri , lapilli (harri txikiak) eta errauts azpian desagertu zen. Bertan bizi ziren hogei mila biztanleetatik ia guztiak hil ziren: gasak itota, euri bolkanikoak nahitaez estalita edo beren etxebizitzetako sabaiek zapalduta. Dena hain azkar eta hainbesteko indarrez gertatu zenez, ezin izan zuen inork ihes egin, ezta inolako babesik aurkitu ere.


TRAZADURA

Arkeologia-indusketen bidez aurkitu diren hiriak aztertuz gero, garbi ikusten da hirigintza-plano bera zutela: lauki-sare moduko bat, ia perfektua. Trazadura mota horretan, kaleak elkarzutak dira, eta etxadi karratuak edo angeluzuzenak eratzen dituzte, latinez `insulae´ deituak. Teknikoki trazadura mota honi ortogonala deitzen zaio.
Trazadura guztia bi kale nagusitan oinarritzen zen; ardatz moduko bi kale horiek hiriaren erdian guruzatzen ziren. Bi kale horietako lehena (dekumanoa) ekialdetik menbaldera trazatzen zen. Beste kalea (kardoa) lehen kale horrekiko zut trazatzen zen.



Pompeiako hiria erakusle argi bat da erromatar hirien kaleak nolakoak ziren ikusteko. Kaleak tamaina eta forma desberdinetako harrizko-bloke handiz eginak daude. Kale batzuetan harriak galtzada gurutzatuz daudela ikus daiteke, puntu horretan pasabidea isteko.
Gainera, ohikoa da, kalearen alde batetik bestera harri handi batzuk ikustea euria egiten zuenean gainetik ibiltzeko eta ez bustitzeko. Harri batetik bestera nahikoa tartea zegoen ibilgailuak pasatzeko.



Hirian zegoen trafikoaren erakusle argi bat da, lurrean aurkitu dituzten gurpilen aztarnak. Kalearen bi aldeetan espaloiak zueden. Luxuko etxeen parean espaloiak zabalagoak eta material hobeagoarekin (zeramika eta kare masa bat) eginak izaten ziren. Beste leku askotan, egurrezko makilak jartzen ziren etxeen aurrean.


Eraikin publikoak: FOROA




Foroa, hiriko eraikuntza bat eta Ponpeiako bizitza komertzialaren gune garrantzitsua zen. Leku nahiko zabala eta irekia zen, laukizuzen formakoa. Bere hiru aldeetan zutabeak zeuden eta beste aldean Jupiter-en Tenplua, bere inguruan eraikuntza publiko batzuk aurkitzen ziren.


Azalera libreko 143m zituen eta 38m-ko luzera eta harriz galtzadatuta zegoen. Bertan enperadorearen eta bere familiaren estatuak zeuden edo pertsonai garrantzitsu batenak.


Ohikoa zen foroan mahiak edo aulkiak ikustea, bertan saltzaileak beraien produktuak eskaintzen zituztelako jendeari. Saltzaileak, azalera librearen ertzetan jartzen ziren, zutabeen ondoan. Euria egiten zuenean, arkupeetara joaten ziren.

Forora, brontzezko ate batetik satzen zen. Foroaren barruan debekatuta zeuden gurdiak erabiltzea.


Foroan, tabloi batzuk zeuden eta bertan garaiko albisteak jartzen ziren jendeak irakurtzeko. Adibidez, azkeneko hauteskundearen emaitzak, ikuskizunen datak. Jendeak, tabloiak erabiltzen zituen beraien kexak jartzeko edo beraien dendako publizitatea egiteko.

HIRIAREN AURKIKUNTZA


1.500 urte baino gehiago igaro zituen Ponpeiak errauts geruza baten azpian eta 1748. urtera arte ez izan ziren hasi indusketak.


Aurkikuntzaren garrantzia ez zen ezagutu Johann Joachim Winckelmann arkeologoak bere indusketa lana hasi zuen arte. XIX. eta XX. mendeen bitartean aurkikuntza berriak egin dira. 1912-an kale batean etxebizitza batzuk aurkitu ziren. Bigarren mundu gerrako airezko-erasoaldiak kaltetu zituzten zaharberritutako hondakinak.

Indusketak egiten jarraitzen dute baina oraindik hiriaren herena baino gutxiago aztertu gabe dago. Eremu handiena lurrez estalita dago, orain dela urte batzuetan egindako aurkikuntzengatik.

Aurkikutzen zatirik garrantzitsuenean bereizten dira, aurkitutako objektuen kontserbazio maila. Euri-errautsak, geruza bat bezala, hiria estali zuen eta horri esker eraikuntza publikoak, tenpluak, termak, dendak eta etxebizitak kontserbatu dira. Gainera hondakinen artean, 2000 gorputz aurkitu dira.

Errautsa, urarekin nahastuta, gorputzen inguruan jarri zen, beraien forma hartzen eta kontserbatu egin ziren errauts bihurtu eta gero. Ikertzaileek eskaiola likidoa bota zuten moldeetan eta horrela kontserbatu dira gaur arte.



Biztanle gehienak erupziotik alde egin zuten, beraien objetu pertsonalak hartuta. Eraikuntzak eta objetuak garrantzi handia dute erakusten dutelako Italiako hiri baten bizitza K.o. I mendean.