martes, 20 de enero de 2009

PERSEFONEREN KONDAIRA


Hades eta Persefone. 470-460 K.a


Mitologia grekoan, Persefone, Zeusen (jainkoen aita) eta Demeterren (ugalkortasunaren, lurraren eta nekazaritzaren jainkosa) alaba da. Urruneko baso batean bizi zen bera bezalako beste ninfa batzuekin, hauek ere jainkoen alabak ziren. Persefone beste ninfekin batera jolasten hezi zen nahiz eta bere ama beti bere ardurapean egon, bere alaba asko maite bait zuen.
Persefone, zoriontsu bizi izan zen joku eta dantzen artean baina ez zen dena ederra izan. Behin, Hades,(infernuetako jauna) bere lurretatik paseatzen zebilela gehiegi inguratu zen Persefoneren etxera. Hadesek neska ikustean, maitemindu egin zen eta berarekin ezkonduko zela esan zuen. Neskak berak ez zuen guztia bait zuen, alaitasuna, bizitzeko gogoa...Zati honetatik aurrera, bi hipotesi ezagutzen dira; lehenengoak dioenez, Zeus, Persefoneren aitak, Hadesekin arazoak eduki nahi ez zituenez ezkontza onartu zuela dio, Demeterren eta bere alabaren esanei kasurik egin gabe. Beste hipotesi batek dioenez, Hadesek plan bat asmatu zuen neska bere erreinura jetsi zedin, berak ezin bait zuen bere erreinua bakarrik utzi. Bere plana aurrera eraman zezan, lore bat sorgindu zuen. Behin, neska, diadema bat egiteko lore bila zebilela, lore sorgindua hartu zuen eta hau sorginduta zegoenez lurra ireki eta Hadesen erreinura jeitsi zen.
Hurrengo egunetan, Persefone oso gaizki egon zen, berak maite zuen guztia galdu bait zuen: loreak, hain gogoko zituen zelai berdeak...Hasieran, neskak, ez zuen Hadesekin hitzegin nahi, beraz, bere oroitzapenetan murgiltzen zen baina denboraren poderioz, sentitzen zuen amorrua, tristura bihurtu zen.
Egun batzuk pasa ondoren, Hadesek bere ezkontza prestatua zuen eta neskak bere begietan malko gehiago ez zituenez, baiezkoa eman zion.
Bitartean, Demeter, bere alabaren bila zebilen. 9 egun eta 9 gauetan munduko leku guztietan begiratu zuen bere alaba aurkitu nahian baina 10. egunean, eguzkiak, dena ikusi zuenez, Demeterri Hadesek egin zuena kontatzea erabaki zuen. Demeter, asko hasarratu zen eta lurra utzi zuen. Bera gabe, lurra antzutu egin zen eta ez zen ez lorerik ez belarrik hazten bertan. Neskaren ama, Zeusengana abiatu zen eta bere alaba itzultzeko eskatu zion. Zeus, Persefoneren bila joan zenerako, berandu zen, neska Hadesekin ezkondu bait zen eta ezkontzaren ondoren egin zen bazkarian, Persefonek granada bat jan zuen. Berak ez zekiena zen, granada infernuetako fruitua zela eta hau jan eta gero, bertan geratuko zela betirako.


Demeter, ez zegoen konforme eta infernura jeistea erabaki zuen. Bere bidaian, Estigiako lakua eta Cancerbero txakurra (Hadesen jarraitzaile eta infernuetako zaindaria) pasa zituen bat ere beldurrik gabe. Demeter parez pare Hadesekin aurkitu zen eta honi bere alaba itzuli arte bera ere infernuan geratuko zela esan zion.
Denbora pasa ondoren, Zeus konturatu zen, loreak ez zirela jaiotzen, animaliek ez zituztela umeak eduki nahi, zelaiak horitzen ari zirela... eta behingoz, Zeus, Demeterren alde jarri zen eta Hadesekin adostu ziren. Urte erdia, Hadesekin pasatuko zuen hildakoen munduan eta beste erdia, Demeterrekin, eguzkipean. Hadesekin batera, infernuetako erregina izaten zen urte erdian. Horregatik, urtea bi zatitan banatuta dago, erdia loreztaturik eta bizirik egoten da (Demeterrekin dagoenean) eta beste erdian, Hadesekin bueltatzean, euriak,hotzak eta elurrak iristen dira.

Horrela sortu dira lau urtaroak!


EGILEAK: M.Margareto eta A.Mendizabal

No hay comentarios: